Azpeitiko Gaztetxearen XXI. urtemuga antolatzeko batzarra deitu dute ostegunerako

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 16a

Iaz Azpeitiko Gaztetxearen XX. urtemuga egunean baltsa jaitsiera. (Nerea Uranga)

Azpeitiko Gaztetxearen urtemuga gertu denez, horren bueltako ekintzen berri emateko, antolatzeko eta lanak banatzeko batzarra egingo dute ostegunean, 18:00etan, Gaztetxean bertan.

Azpeitiko Gaztetxearen 21. urtemuga ospatuko dute aurten, eta urteurren horren bueltako ekintzak antolatzeko bilera deitu dute ostegunerako, 18:00etan hasita, Azpeitiko Gaztetxean. Antolatutako informatzeaz gainera, eggin beharreko lanak banatzeko ere izango da osteguneko bilkura.

"Aurreko urtekoa handia izan zen, eta aurtengoa ez da gutxiago izango", esan dute Gaztetxekoek, herritarrak osteguneko batzarrean parte hartzera animatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide