Udako etenaren aurreko azken elkarretaratzea egin dute jubilatuek eta pentsiodunek

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 16a

Hainbat lagun atzoko elkarretaratzean. (Utzitakoa)

Pentsio duinak aldarrikatzeko atzo egindako elkarretaratzearen ostean, mokadutxoa egin zuten mobilizaziora joandako herritarrek Azoka Plazan. Hurrengo kontzentrazioa irailaren 14an izango da. 

Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformako kideek uda aurreko azken elkarretaratzea egin zuten atzo, astelehena. Opor aurreko azken hitzordua izanik, kontzentrazioaren ostean mokadutxoa egin zuten mobilizaziora joandako herritarrek Azoka Plazan. 

Astez aste elkartu dira hainbat lagun pentsio duinen aldeko aldarriak plazara eramateko, eta udako etenaren ostean, irailean ekingo diote kontzentrazioei; hil horren 14an, astelehenez, egingo dute hurrengo kontzentrazioa. 

Elkarretaratzeekin segituko dute, plataformakoek azaldu dutenez, bizitza duina izateko lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko diru sarrera behar duelako jubilatu orok. Horregatik, Azpeitiko jubilatu eta pentsiodun denei protestetara batzeko deia egin diete plataformako kideek.

Hainbat lagun hamaiketakoa egiten, Azoka Plazan. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide