Lasaotarren Eguna ospatuko dute larunbat honetan, ekainak 20. Arratsaldetik aurrerako, hainbat ekintza antolatu dituzte auzotarrek. 17:00etan, jolasak egingo dituzte, eta ondoren, gazteen pilota partidak izango dira. 21:00etan, auzo afaria egingo dute, eta horren ostean, bingo musikatua eta mus txapelketa izango dira.