Unax Gurrutxagak eta Eneko Sagarmendik irabazi dute Euskal Herriko Pilota Egokituko Txapelketa. Joan zen larunbatean jokatu zuten lehia Lazkaon (Gipuzkoa), bi modalitatetan: gurpildun aulkiko pilota txapelketa izan zen goizean, eta arratsaldean, adimen urritasuna duten pertsonei egokitutako paleta tenis modalitatekoa.
Adimen urritasuna duten pilotarien txapelketan aritu zen Unax Gurrutxaga palista azpeitiarra, Eneko Sagarmendi bikote hartuta. Zumaiako Kirol Elkarteko kidea da Gurrutxaga, eta lan bikaina egin zuen partidan. Izan ere, maila bikaina eta joko ederra erakutsi zituzten biek ala biek.