Garbiñe Larrearekin ukendua egiten ikasi dute hainbat herritarrek

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 18a

Hainbat herritar, atzo, Garbiñe Larrearen aholkuak entzuten. (Ihintza Elustondo)

San Juan ukendua edo zazpi belar ukendua egiten ikasi dute hainbat herritarrek Azoka Plazan. Ikastaroan parte hartu duten guztiek ukendua etxera eramateko aukera izan dute. 

Garbiñe Larrea naturopataren eta iridologoaren eskutik, San Juan ukendua edo zazpi belar ukendua egiten ikasteko tailerra izan zen atzo, asteazkena, Azoka Plazan. 18:00etan hasita egin zuten saioa,  eta hainbat herritar bertaratu ziren sendabelarren gaian aditua den Larrearen eskutik ukendua egiten ikastera. Ikastaroan parte hartu zuten guztiek ukendua etxera eramateko aukera izan zuten, gainera. 

Garbiñe Larrea, azalpenak ematen. (I.E.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide