Dantza garaikideko ikasleek ikasturte amaierako ekitaldia egin dute

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 18a

Dantza garaikideko hastapenak izeneko ikastaroa egin duten ikasleek urtean zehar ikasitako dantzak plazaratu dituzte Dinamoa sormen gunean. 

Dantza garaikideko hastapenak izeneko ikastaroa egin duten ikasleek ikasturte amaierako ekitaldia egin zuten asteartean, Dinamoa sormen gunean. Ikasleek urtean zehar ikasitako dantzak plazaratu zituzten bertaratu zirenen aurrean. Hainbat herritar joan ziren saioa bertatik bertara ikustera, eta giro ederra sortu zen. 

(Argazkiak: Kulturaz artxibategi digitala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide