Nuarbeko 'Herri txiki infernu handi' saioa igandean emango dute

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 19a

Mikel Pagadizabal, Sebastian Lizaso eta Miren Nogales. (ETB)

Igande honetan ikusi ahal izango da Nuarben grabatutako telebista saioa, ETB1en. Herritarrak saioa ikustera gonbidatzeko, Sebastian Lizasok bertso bat bota du, eta hemen entzun daiteke. 

ETB1eko Herri txiki infernu handi saioa grabatu zuten maiatzaren 28an Nuarben, eta igande honetan, ekainaren 21ean, emango dute telebistan.

Nuarbeko bideo proiekzioa, bakarrizketak eta bertsoak uztartuko ditu programak, eta ohikoa den gisan, Miren Nogalesek eta Mikel Pagadizabalek aurkeztuko dute. 22:00etan hasiko da telebista saioa, eta Nuarbeko herritarrak agertuko dira, saioak bereizgarri duen umore kutsuan.

Herritarrak saioa ikustera gonbidatzeko, Sebastian Lizasoren bertso bat argitaratu dute. Hona hemen bertsoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide