Elizkaleko festetako zozketak baditu zenbaki sarituak

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 18a

Elizkalean Korputz jaiak. (Mailo Oiarzabal)

Korputz jaien bukaerarekin bat egin dute zozketa Elizkaleko festa batzordekoek. Lau sari zozkatu dituzte.

Joan den larunbat iluntzean bukatu zituzten Korputz jaiak Elizkalean. Ohiturari jarraituz, festak bukatzearekin batera auzoko jaietako zozketako zenbaki sarituak atera zituzten. Lau sari zozkatu dituzte, eta zenbaki sarituren bat dutenek hamabost eguneko epea izango dute saria jasotzeko. 

Honakoak dira zenbaki sarituak:

  • Lehen saria: 0477 zenbakia. Ordezkoa: 1273
  • Bigarren saria: 1024 zenbakia. Ordezkoa: 0346 
  • Hirugarren saria: 1876 zenbakia. Ordezkoa: 1790
  • Laugarren saria: 1536 zenbakia. Ordezkoa: 1856

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide