Plazara aterako dira gaur puntua eta kakorratz lana egitera

Ihintza Elustondo

Hainbat emaume kalean puntua egiten, aurreko edizio batean.

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira, gaur arratsaldean hainbat herritar elkartuko dira Azoka Plazaren atarian puntua eta kakorratz lana egiteko. 

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira, Kotoi mertzeriako kideek deituta, plazara aterako dira gaur arratsaldean. 17:30etik aurrera, puntua eta kakorratz lanak egiteko elkartu dira plazan. Ekainaren 12an izaten da Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna, eta azken urteotan bezala, aurten ere egun horren aitzakian hariak eta orratzak hartu eta kalera aterako dira. Ohiko gisan, hariak ez ezik, harremanak ehuntzeko ere baliatuko dute saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide