Lasaotarren Eguna ospatu zuten atzo arratsaldetik goizaldera bitartean. Auzotarrek antolatu eta gozatu zuten beren egunerako prestatuko ekintzekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, auzoko gazteek eta haurrek hainbat proba egin zituzten Lasaoko pilotalekuan. Segidan, gazteen pilota partidak izan ziren eta denek batera afaldu zuten auzo elkartean. Afalostean festak segida izan zuen Lasaon, bingo musikatuarekin eta mus txapelketarekin.