Denboraldia bukatu berritan, futbol klubak datorren sasoiari begira jarri dira, eta fitxaketen dantza hasi da. Amorebietako futbol klubak jakinarazi du Aitor Zulaika entrenatzaile azpeitiarrak taldearen gidaritza utziko duela.
Amorebietako futbol taldea Bigarren mailara jaitsi berritan hartu zuen taldearen gidaritza azpeitiarrak joan den udan. Zulaika gidari dela sailkapen orokorreko seigarren postuan bukatu du denboraldia Amorebietak, igoera postuak jokatzeko postu bakarrera geldituta eta Espainiako Errege Kopa jokatzeko aukera lortuta.
Amorebietako futbol klubak bukatu berri den denboraldian egindako lana eskertu dio Zulaikari, eta denboraldi bakar bat eginda ere, azpeitiarrak klubean "arrastoa" utzi duela adierazi du. Aurrera begira Zulaikari "onena" opa diola esan du.
Zulaikaren entrenatzaile ibilbide oparoko seigarren kluba izan da SD Amorebieta, Lagun Onak, Sestao River, Real Union –bi alditan–, Reala –B eta C taldeak, laguntzaile zein entrenatzaile nagusi– eta Gijongo Sportingen ondoren.