Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatuta, Domusa Teknik Azkoitiko Opena txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo, zapatua, Txerloiko tenis pistetan. Txapelketaren bost kategorietako txapeldunak atzo erabaki ziren: kategoria mistoan, brontzean Noah Muxika izan zen irabazlea, eta nesketan, brontzean, Lur Muxika.
Kategoria mistoko brontzezkoen mailan, Noah Muxikak 6/3 3/6 10/8 irabazi zion Unai Azkuneri. Nesken brontzezko mailako finalean, berriz, Lur Muxika 6/1 6/1 nagusi izan zen Enara Etxanizen kontra.
Maiatzaren aurrenetan hasi zuten Domusa Teknik Azkotiko Opena Txerloiko tenis pistetan, eta denera, 67 tenislarik parte hartu dute.