Uztailaren 12rako Pasaia-Donostia mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onak MBk

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 21a

Pasaia eta Donostia artean mendizaleak oinez. (Lagun onak MB)

Kostaldean egingo duten egun osoko ibilbidea haur eta gaztetxoei zuzendutakoa da. Ikuspegi zoragarriekin egindako ibilbidea hondartzan bainua hartuta bukatuko dute. Irteeran parte hartzeko izena uztailaren 9rako eman behar da.

Uztailaren 12rako haur eta gaztetxoei zuzendutako egun osoko mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak. Kostaldeko paisaia ikusgarriekin gozatuz, Pasaiatik Donostiara arteko ibilbidea egingo dute oinez, Ulia mendia zeharkatuz. Ibilaldiaren egunean eguraldia lagun bada, hondartzan bukatuko dute eta bainua hartzeko aukera izango dute mendizaleek.

Ibilaldian parte hartzeko izena Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean eman behar da uztailaren 9a baino lehenago. Mendi elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 15 euro. Autobusean ordaindu behar da. Autobusak 09:00etan irtengo du anbulatorioaren aurretik eta 19:00 aldera izango da itzulera.

Mendizaleek Mugi txartela eramatea gomendatu dute, Pasaiako badia gurutzatzen duen itsasontzian erabili ahal izateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide