Amets Barandiaranek zilarra lortu du Espainiako Txapelketako taldekako erlojupekoan

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 22a

Amets Barandiaran Espainiako Txapelketan lortutako zilarrezko dominarekin. (Lagun Onak txirrindulari elkartea)

Lagun Onak txirrindulari elkarteko urrestildarrak Euskal selekzioarekin Espainiako Txirrindularitza Txapelketa jokatu du Madrilen, Torrejon de Ardozen. Taldekako erlojupekoan zilarra lortu du eta lineako proban 24. postua egin du.

Amets Barandiaran txirrindulari urrestildarrak joan den asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartu du Euskal selekzioarekin Madrilen, Torrejon de Ardozen. Lagun Onak txirrindulari elkarteko kidea emaitza bikainekin etxeratu da. Larunbatean, taldekako erlojupeko lasterketan zilarrezko domina eskuratu zuen Barandiaranek. Atzo, igandea, berriz lineako proban tropelean helmugaratu zen, 24. postua eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide