Hainbat lagun elkartu dira inperialismoaz eta gerraz solasteko

Julene Frantzesena

Hainbat lagun ostiral arratsaldean plazan egin zuten solasaldian. (GKS)

Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek eskaini zuten solasaldia ostiral arratsaldean, plazan. Hitzaldiaren ostean parrillada egin zuten, eta gero, kontzertu akustikoa izan zen. 

Dozenaka lagun elkartu ziren ostiral arratsaldean plazan, Ofentsiba inperialista eta gerra globala izenburupean Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek eskainitako hitzaldia entzuteko. Solasaldiaren ostean parrillada egin zuten, eta gero, kontzertu akustikoaz gozatzeko parada eduki zuten plazara joandakoek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide