Bero sapa ikaragarriarekin hasi dituzte udaleku irekiak

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 22a

Udaleko Gazteria sailak antolatuta, uztailaren 24ra bitartean egingo dituzte udaleku irekiak Azpeitian. Begiraleek gidatuta, ehunka umek izango dute aisialdiaz gozatzeko aukera. 

Sekulako beroa egiten duela; gaurkoan ez da beste konturik. Dena den, eskolako oporrak hartu berri, udaleku irekiak hasi dituzte gaur Azpeitiko 808 haurrek eta nerabek. Betharram ikastetxeko jolastokian elkartu dira 10:00etan, beroari aurre egiteko txapelak eta arropa arinak soinean. Eguraldia ez da oztopo izango, beraz, aisialdiaz gozatzeko. 

Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak haurrentzako prestatu duen aisialdi eskaintzaren barruan egingo dituzte udaleku irekiak. Hainbat hezitzaile –56 dira, guztira– ariko dira lanean haurrek udako sasoian udalekuez goza dezaten. Adineka banatuta egingo dituzte astelehenetik ostiralera saioak, uztailaren 24ra bitartean. Bost astez egingo dituzte, beraz, aurten udalekuak.

Haurren joan-etorriak errazteko eta segurtasuna bermatzeko, Jose Artetxe kaletik Paulo VI. kalera arteko sarbidea itxita egongo da udalekuak egiten diren egunetan, 09:45etik 10:15era eta 12:45etik 13:15era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide