Ziztu elkarteak bilera egingo du ekainaren 30ean, asteartea, Azpeitiko Azoka Plazako goiko aretoan, 18:30ean hasita. Urolako herrietatik Bizkaiko unibertsitate zentroetarako autobus zerbitzua kudeatzen du Ziztu elkarteak, eta 2026-2027 ikasturteari begira, informazio bilera irekia egingo dute, autobus zerbitzuan interesa duten ikasleei, langileei eta familiei zuzenduta. Bileran elkartearen funtzionaldu orokorra azalduko dute, baita datorren ikasturterako aurreikusitako tarifak, ibilbideak, geralekuak eta ordutegiak ere.