Afariarekin agurtu dute ikasturtea Baigeraren dantza suelto ikastaroko ikasleek

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 23a

Ikastaroan parte hartu duten herritarrak eta Luix Alberdi 'Beltza'.

Joan zen larunbatean egin zuten bazkaria, eta jan-edanaz ez ezik, dantzaz eta kantuaz ere gozatu ahal izan zuten herritarrek. 

Joan zen larunbatean egin zuten ikasturte bukaerako afaria Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako euskal dantzen ikastaroan aritu diren herritarrek. Baigera gustura agertu da ikastaroak izan duen harrerarekin, eta aurrera begira ere kultura bultatzaen segituko duela esan du. Afaria egin zuten, bai, baita dantzaz eta kantuz gozatu ere, eta Luix Alberdi Beltza ikastaroaren gidariari aurreskua egin zieten ikasleek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide