Odola emateko aukera izango da bihar

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 23a

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko jarri du ekaineko hitzordua. 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola ateratzeko aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Ohi bezala, aurrez txanda hartu beharko da.

Herritarrek odola emateko aukera izango dute bihar, asteazkenez, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko jarri baitu ekainean odola ateratzeko hitzordua. 16:30etik 20:30era eman ahal izango da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean). 

Odola eman nahi dutenek, aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internetez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute beste behin odol emaileen ordezkaritzakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide