Beroaldiak baldintzatutako San Joan bezpera izan da aurtengoa. Beroak bero, ohiko orduan baina ezohiko eran egin zuten San Joan suaren bueltako ekitaldia Azpeitiko plazan. 22:00etarako piztu zuten sua, eta behin garrak apaldu zirenean haren ondoan dantzan aritu ziren Luis Beltzaren dantza suelto eskolako nahiz Ikasberriko dantza taldeko kideak, Juan Antxieta musika eskolako kideen doinuek lagunduta.
Ohikoa baino askoz ere motzagoa izan zen emanaldia, eta hartutako prebentzio neurriak tarteko, plazan elkartutakoek ez zuten aukerarik izan sutara objektuak botatzeko. Dena den, San Joan bezperak izan ohi duen kutsu magikoaz gozatu zuten suaren bueltan elkartutakoek.
(Argazkiak: Kris Fernandez)