Udako hilabeteotan kirola egiten segitzeko ikastaroak antolatu ditu Azpeitiko Udalak igerilekuan, uztailerako eta irailerako, haurrentzat, gazteentzat nahiz helduentzat. Udako ikastaroak, astelehenean, ekainaren 29an hasiko dituzte.
Udako kirol ikastaroetarako izen ematea maiatzaren bukaeran ireki zuen udalak, eta hainbat ikastaro bete egin ziren, eta tokia zegoen ikastaroetan izena emateko epea zabaldu zuten. Uztailerako nahiz irailerako ikastaroetarako libre dauden plazetan izena emateko aukera dagoela esan du udalak, eta horretarako igerilekuko harrerara joan behar da.
Udako ikastaroen egutegia webgunean eta igerilekuko harreran jarri dituzte ikusgai, baita ikastaroetan onartutakoen zerrenda eguneratua ere. Zalantzaren bat izan edota informazio gehiago behar dutenek igerilekuko harreran galdetu dezaketela adierazi du udalak.