Zabalik dago Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleek azken hilabeteotan sortutako lanen erakusketa. Urtero bezala, ikasturtean zehar egin dituzten sorkuntzak jarri dituzte ikusgai Betharram aretoan, eta erakusketa irekita egongo da igandera bitarte. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara irekiko dute erakusketa gunea. Asteburuan, berriz, 10:00etatik 13:00etara.
Ikusgai jarri dituzte, besteak beste, egurrezko tailan egindako askotariko lanak, pinturan egindako koadro handiak nahiz txikiak, eta artista txikienen margolanak.
(Argazkiak: Nerea Uranga)