Urola Erdiko Mankomunitateak lehenago jasoko du hondakin komertziala bihar ere, beroak horretara bultzatuta. Izan ere, tenperatura altuak iragarri dituzte biharko ere, eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du. Horrenbestez, aurreko egunetan ezarritako neurriekin jarraituz, aldaketak egingo dituzte hondakin bilketan, eta 09:00etan jasoko dute errefusa.
Mankomunitateak langileak babesteko asmoz ezarri ohi du neurri hori, beroagatik arrisku gehien dagoen orduetan beharginak kalean ibil ez daitezen.