Ekainaren 24a da, San Joan eguna, eta ospakizun eguna izan ohi da gaurkoa hainbat tokitan, tartean, Azpeitiko Oñatz auzoan. Hain zuzen ere, meza egin dute auzoko ermitan, 11:00etan hasita, eta Parrokiako Abesbatzak kantatu du elizkizunean. Mezara dozenaka herritar bertaratu da, eta ermita osorik bete da.