Urola Turismoaren eskutik, Azpeitiko Alde Zaharra ezagutzeko bisita egingo dute datorren igandean, eta han parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua bidalita edota 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta. 11:00etan hasiko da bisita gidatua, parrokiaren aurrean, eta bertaratzen direnek Alde Zaharreko gertakariak ezagutzeko aukera izango dute, doan.
Joan zen larunbatean egin zuten bisita gidatu berbera hainbat herritarrek, eta iganderako ere programatuta zegoen egitasmoa, baina bero boladak eraginda, atzeratu egin zuten antolatzaileek, eta horrenbestez, datorrenean egingo dute joan zen igandean bertan behera geratu zena.