Hondakin komertzialen bilketak ezohiko ordutegia izango du bihar ere

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 25a

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du biharko ere beroagatik, eta horrenbestez, aurreratu egingo dute bilketa: 10:00etan hasiko dira kartoia jasotzen. 

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja mantendu du biharko ere tenperatura altuengatik, eta aurreko egunetako ildoari jarraituz, hondakin komertzialen biharko bilketa ere aurreratu egin du Urola Erdiko Mankomunitateak Azpeitian. Horrenbestez, 10:00etan hasiko dira kartoia jasotzen. 

Mankomunitateak langileak babesteko asmoz ezarri ohi du neurri hori, beroagatik arrisku gehien dagoen orduetan beharginak kalean ibil ez daitezen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide