Hainbat lapurreta izan dira azken egunetan estali gabeko igerilekuetan

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 26a

Estali gabeko igerilekua zabaldu zuten eguneko irudi bat. (Aitziber Arzallus)

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Udaltzaingoan hiru salaketa jarri dituzte, baina Gukak jakin ahal izan du gehiago izan direla lapurreta kasuak. 

Azken boladan hainbat lapurreta izan dira Azpeitiko estali gabeko igerilekuetan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Udaltzaingoan hiru salaketa jarri dituzte. Guka saiatu da udaltzainekin harremanetan jartzen, baina horiek ez dute informaziorik eman nahi izan.

Dena dela, Gukak jakin ahal izan duenez, gehiago izan dira lapurreta kasuak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide