Sukaldaritza saioa izango da gaur baserritarren azokarekin batera

Maialen Etxaniz 2026ko ekainaren 26a

Azoka Plazan egindako sukaldaritza saio bateko artxibo irudia. (Elikagunea)

Azokan aurki daitezkeen produktuekin presta daitezkeen jaki desberdinak ezagutzeko, horiek kozinatzeko eta dastatzeko aukera izango dute herritarrek gaur arratsaldean. Saioa doakoa da. 

Ostiral arratsaldeko baserritarren azokaren barruan, sukaldaritza saioa eskainiko du gaur arratsaldean Koxinatuko Maitane Cabezak. Azokan aurki daitezkeen produktuekin presta daitezkeen jaki desberdinak ezagutzeko, horiek kozinatzeko eta dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Arratsaldean zehar eskainiko du saioa Cabezak Azoka Plazan bertan, eta saioa irekia izango da.

Ostiraletako baserritarren azokan hainbatetan egin dituzte sukaldaritza saioak Elikagunearen eta azokako ekoizleen sustapenez. Hileko azken ostiraletan antolatu ohi dituzte horrelako saioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide