Artzubiko biribilgunearen ondoko etxebizitza bloke batean egiten ari diren obren ondorioz, ekainaren 29 goizean, astelehenez, Artzubia etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat. Artzubiko biribilgunetik San Martin estratara sartzeko puntura arteko errepide zatia itxiko dute. Artzubiko biribilgunetik Foru Pasealekura hartzeko arazorik ez dute izango ibilgailuek; beraz, garraio publikoan ez du eragozpenik sortuko mozketak.
Etorbidera joan nahi duten ibilgailuek hainbat aukera izango dituzte: Jose Artetxe kalean Paulo VI. kalera hartzea Ildefonso Gurrutxagatik barrena iristeko edo Jose Artetxe kalean Perdillegirantz hartzea.
