Udal Liburutegiak udako ordutegia izango du asteazkenetik, uztailaren 1etik, aurrera. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da irekita. Astegun arratsaldeetan eta asteburuetan ez dute zabalduko.
Halaber, abuztuko lehen hamabostaldian itxita egongo da Enparan Dorretxean kokatuta dagoen liburutegia, eta abuztuaren erditik aurrera, berriz, udako ordutegia izango du atzera. Irailean hasiko dira liburutegi zerbitzua ohiko ordutegian eskaintzen.