Aitzol eta Euskal Pizkundea gai hartuta egun osoko jardunaldia antolatu dute larunbaterako

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 29a

Aitzol garaiko bertsolariekin. (Zuzeu)

Nazioa idazten eraikiz. Aitzol eta Euskal Pizkundea jardunaldia antolatu dute Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak eta Laida ikerketa taldeak, Azpeitiko Udalaren, Urolako Napar Zuztarraken eta Nabarralderen laguntzarekin. Larunbatean izango da jardunaldia, lau hitzaldirekin eta bazkari solasaldiarekin.

Nazioa idazten eraikiz goiburu hartuta, Jose Ariztimuño Aitzol-ez (1896-1936) eta Euskal Pizkundeaz jardunaldia antolatu dute larunbaterako, Azpeitian. Egun osoko egitaraua prestatu dute jardunaldirako Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak eta Laida ikerketa taldeak, Azpeitiko Udalaren, Urolako Napar Zuztarraken eta Nabarralderen laguntzarekin.

Solasaldiak izango dira Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian, eta ondoren, Sanagustin kulturgunean bazkari-solasaldia egingo dute. Honakoa da larunbaterako antolatu duten jardunaldiko egitaraua:

  • 10:00-10:15. Agurra.
  • 10:15-11:00. Foruak, Aitzolen ideologia demokristauaren iturri, Jon Kortazar Billalabeitia (EHU).
  • 11:00-11:45. Aitzol: literatura ta nazioa, Jon Kortazar Uriarte (EHU).
  • 11:45-12:15. Atsedenaldia.
  • 12:15-13:00. Aitzol eta Eusko Pizkundea testuinguru historikoan, Xabier Irujo (UNR).
  • 13:00-13:45. Aitzol Euskaltzaleak elkartean goraturiko proiektu kulturalaren ildo nagusiak, Lourdes Otaegi (EHU).
  • 14:15-16:15. Bazkari-solasaldi irekia, Sanagustin Kulturgunean. 25 euro da bazkariaren prezioa eta izena uztailaren 1erako eman behar da Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide