Donosti Cup txapelketako zenbait partida, Garmendipe zelaian

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 3a

Garmendipe zelaian jokatutako partida bateko irudia. (Donosti Cup)

Datorren astean jokatuko dituzte txapelketa horretako partidak, Garmendipe zelaian. Asteazkenetik larunbatera bitartean izango dira partidak han, eta nazioarteko nahiz Euskal Herriko taldeak ariko dira lehian.

Datorren astean hasiko da Donosti Cup 2026 futbol txapelketa, eta azken urteetan bezala, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian jokatuko dituzte lehen faseko zenbait partida. Asteazkenetik larunbatera bitartean jokatuko dituzte neurketak han Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek. 

15.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta guztira, 2.254 partida jokatuko dituzte. Horretarako, Euskal Herriko 60 zelai baliatuko dituzte, tartean eskualdekoak. Aurtengo edizioak, gainera, marka guztiak hautsiko ditu, 32 herrialdetako 910 talde bilduko ditu eta. Hala, txapelketaren historiako ediziorik nazioartekoena izango da 2026. urtekoa. Guztira, nazioarteko 90 herrialdetako kideak bilduko ditu aurtengo txapelketak; esaterako, lehen aldiz parte hartuko dute Donosti Cup-en Angolako, Hong Kongeko, Estoniako, Mongoliako, Malaysiako, Poloniako, Puerto Ricoko eta Uruguaiko taldeek.

Honako lotura honetan ikus daitezke Garmendipen jokatuko dituzten partiden egutegiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide