Uztailaren 18an izango da Azpeitia Hiria 23. Rally Klasika

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 2a

Udazkeneko klasikaren irteera Azpeitian. (Iraia Oteiza)

Lagun Artea eskuderiak antolatutako klasikoen rallyrako izen ematea irekita dago uztailaren 13ra arte. Auto lasterketan parte hartu dezaketen autoak 2001eko uztailaren 18a baino lehen matrikulatuak izango dira. Azpeitiko epaitegiaren aurrean 11:00etan hasi eta leku berean 20:00etan bukatuko da rallya.

Auto klasikoen 23. Azpeitia Hiria Rallya jokatuko da uztailaren 18an, Lagun Artea eskuderiak antolatuta. Dagoeneko zabalik dago klasikoen rallyan izena emateko epea, eta uztailaren 13ko 21:00ak bitartean egin ahalko da inskripzioa. Izena emateko orria eta oinarriak Lagun Artea eskuderiaren webgunean eskuratu daitezke, eta informazio gehiago behar duenak info@lagunartea.com helbide elektronikora idatzi dezake. Klasikoen proban 25 urte edo gehiagoko autoekin parte hartu ahalko da, hau da 2001eko uztailaren 18a baino lehen matrikulatutakoekin. Auto gidariak nahiz kopilotuak 18 urtetik gora izan behar dituzte, eta kopilotuen kasuan, 12 urtetik 18 urtera artekoek gurasoen edota tutoreen baimena sinatuta aurkeztu beharko dute.

Uztailaren 18an, 11:00etan, irtengo dute klasikoko autoek Azpeitiko epaitegiaren aurreko plazatik, eta Gipuzkoako errepideetan barrena ibiliko dira, honakoa izango dute ibilbidea: Azpeitia, Bidania-Goiatz, Orendain, Salbatore jatetxea (12:00 aldera, 20 minutuko geldialdia), Mandubi, Gabiria, Legazpiko Aitxuri jatetxea (14:00etan, bi orduko geldialdia), Mutiloa, Abaltzisketa, Aia, Zarautz (18:00etan, ordubeteko geldialdia), Meaga eta Azpeitia. 20:00etarako aurreneko autoa Azpeitian izango dela aurreikusi dute rallyaren antolatzaileek. Behin auto denak iritsitakoan sari banaketa egingo dute epaitegiaren aurreko aparkalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide