Bertan merkatari elkarteak Soldakaie kanpaina jarri zuen martxan joan zen hilean, eta hara batu diren herriko saltokietan erosketak egin dituzten guztien arten zozketa egin ondoren, Miren Zubizarreta izan da sariduna. Horrenbestez, urte amaierara arte, hilero 300 euro jasoko ditu hark Azpeitiko dendetan gastatzeko; 1.800 euroko erosketa bonua, guztira.
Azpeitiko tokiko merkataritza sustatzea eta herritarrak herriko dendetan erostera animatzea izan dira Soldakaie kanpainaren helburuak, eta eta hain zuzen, Joxe Ramon harategian egindako erosketari esker jaso du saria Zubizarretak.