Asier Larrañaga (Azpeitia, 1999) izango da Domusa Teknik ISBko entrenatzaile berria. Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi taldeak sare sozialetan iragarri du berria duela minutu gutxi, eta azken urteetan Luis Agirre Katxi-ren laguntzailea izan den azpeitiarrak hartuko du haren lekukoa datorren sasoian.
ISBren emakumeen taldea LF Challenge ligan arituko da datorren denboraldian ere, eta Larrañagak Xuban Etxeberria eta Haizea Arakistain izango ditu alboan.