Etxebizitza batean egiten ari diren lanen eraginez, Artzubia etorbidea itxita egongo da astelehenean, uztailak 6, 08:00etatik 13:00etara bitartean. Hori horrela, Artzubiko etorbidera joan nahi duten ibilgailuek Jose Artetxe kalean Paulo VI kalera hartzea izango dute aukeretako bat, Ildefonso Gurrutxagatik barrena iristeko; edo bestela, Jose Artetxe kalean Perdillegi kalera hartzea. Artzubiko biribilgunean, Foru Pasealekura hartzeko arazorik ez da izango; ondorioz, garraio publikoan ere ez du eragozpenik sortuko mozketak.