Aitzolez eta Euskal Pizkundeaz jardunaldia egin dute

Ihintza Elustondo

Nazioa idazten eraikiz goiburu hartuta egin dituzte hitzaldiak Azpeitiko Azoka Plazako goiko aretoan, eta ondoren, bazkari-solasaldia izan da Sanagustin kulturgunean. 

Nazioa idazten eraikiz goiburu hartuta, Jose Ariztimuño Aitzol-ez (1896-1936) eta Euskal Pizkundeaz jardunaldia egin zuten atzo, larunbata, Azpeitian. Egun osoko egitaraua prestatu zuten jardunaldirako Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak eta Laida ikerketa taldeak, Azpeitiko Udalaren, Urolakoen Napar Zuztarraken eta Nabarralderen laguntzarekin. Solasaldiak izan ziren Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian, eta ondoren, Sanagustin kulturgunean bazkari-solasaldia egin zuten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide