Hondakin komertzialen biharko bilketa 09:00etara aurreratu dute

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 5a

Hondakinen edukiontziak. (Pixabay)

Euskalmetek alerta laranja ezarri du biharko tenperatura altuengatik, eta hori hala, Urola Erdiko Mankomunitateak ordubete aurreratu du hondakinen bilketa.

Euskalmet meteorologia agentziak alerta laranja ezarri du biharko tenperatura altuengatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ondorioz, Urola Erdiko Mankomunitateak aurreratu egingo du bihar, astelehena, ere hondakin komertzialen bilketa Azpeitian. Horrenbestez, 09:00etara aurreratuko dute hondakinen bilketa. Beraz, arduradunek ordu horretarako atera beharko dituzte hondakinak saltokien nahiz tabernen atarira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide