Sanjuandegiko oinezkoen pasabidea txukuntzeko eta argitzeko lanak hasi ditu udalak

Iraia Oteiza

Lanak hasi dituzten eremua. (Azpeitiko Udala)

Lurpeko pasabidera jaisteko arrapaletako hormetan dauden baldosatxoak kenduko dituzte, eta paretak leundu eta margotuko dituzte. Sabaian, berriz, argitasuna irabazteko plaka batzuk jarriko dituzte. Lanak saninazioetarako amaitzea aurreikusten dute.

Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen lurpeko pasabidea eraberritzeko lanak hasi ditu gaur, astelehena, Azpeitiko Udalak. Pasabidea txukuntzea eta argitzea dira lanen helburuak; horretarako lurpeko pasabidera jaisteko arrapaletako paretetan dauden baldosatxoak kenduko dituzte, eta hormak leundu eta margotuko dituzte. Pasabideko sabaian, berriz, argitasuna irabazteko balioko duten plakak jarriko dituzte. Pasabidean dauden horma irudiak bere horretan utziko dituzte. 

Udalak jakinarazi duenez, lanen ondorioz pasabidea ez dute erabat itxiko. Pasabidearen alde bat egongo da itxita aurrena, eta aurrerago, beste aldea. Aurreikuspenen arabera, lanak saninazioetarako bukatuko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide