Bazkariarekin eta sari banaketekin agurtu du denboraldia Lagun Onakek

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 6a

Lagun Onaken denboraldi amaierako bazkarian bildutakoak. (Lagun Onak)

Azoka Plazan egin zuen Lagun Onak futbol taldeak denboraldi amaierako bazkaria larunbatean. Ohi bezala, talde guztietako jokalari onenak eta gol gehien egin dituen taldekideak saritu zituen klubak. 

Lagun Onak futbol taldeak urte amaierako bazkaria eginda agurtu zuen larunbatean 2025-2026 denboraldia. Azoka Plazan elkartu ziren denak bazkaltzeko, eta bazkaldutakoan, klubeko talde bakoitzeko jokalari onena eta gol gehien egin dituena saritu zituzten. Giro onean igaro zuten guztiek eguna, eta txalo artean hartu zituzten saritu guztiak han bildutakoek.

Hona hemen sarituen zerrenda: 

  • Infantil neskak F-8: 
    • Gol gehien egin dituena: Maite Aranguren.
    • Jokalari onena: Nora Ibarmia. 
  • Infantil neskak F-11: 
    • Gol gehien egin dituena: Jare Zubizarreta.
    • Jokalari onena: Lur Aramendi.
  • Infantil parte hartzaileak mutilak A:
    • Gol gehien egin dituena: Aner Larrañaga.
    • Jokalari onena: Kaiet Aizarna. 
  • Infantil parte hartzaileak mutilak B:
    • Gol gehien egin dituena: Hussaim Muhamadd.
    • Jokalari onena: Alex Mangas. 
  • Infantil Txiki maila:
    • Gol gehien egin dituena: Martin Nazabal.
    • Jokalari onena: Eneko Bastida.
  • Infantil Handi maila: 
    • Gol gehien egin dituena: Anje Alkorta.
    • Jokalari onena: Julen Saizar.
  • Emakumeen kadeteen 1.go maila:
    • Gol gehien egin dituena: Alae El Laghmiche.
    • Jokalari onena: Ane Gartziaetxabe. 
  • Emakumeen ohorezko kadete maila:
    • Gol gehien egin dituena: Amane Iglesias.
    • Jokalari onena: Olaia Ezenarro.
  • Gizonen kadeteen gorengo maila:
    • Gol gehien egin dituena: Mikel Larramendi - Kepa Osinalde
    • Jokalari onena: Mikel Sagarmendi.
  • Gizonen ohorezko kadete maila:
    • Gol gehien egin dituena: Luka Areizaga.
    • Jokalari onena: Jakes Zubizarreta.
  • Gizonen jubenil gorengo maila: 
    • Gol gehien egin dituena: Pello Etxeberria.
    • Jokalari onena: Zeian Urbieta.
  • Gizonen jubenil Euskal Liga:
    • Gol gehien egin dituena: Janitz Etxabe.
    • Jokalari onena: Jokin Aizpuru.
  • Gizonen gorengo maila: 
    • Gol gehien egin dituena: Iker Iglesias.
    • Jokalari onena: Jokin Iraolagoitia.
  • O.E. emakumeen maila: 
    • Gol gehien egin dituena: Joane Korta.
    • Jokalari onena: Lorea Rueda.
  • 3. maila: 
    • Gol gehien egin dituena: Jon Sorazu.
    • Jokalari onena: Jon Galarza. 

Saritutako jokalariak oroigarriarekin, larunbatean. (Lagun Onak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide