Sendabelarrez eta sukaldaritzaz gozatzeko aukera izan da asteburuan Azpeitiko Ekoetxean. Doako saioak izan dira biak, eta dozenaka lagun bildu dituzte bi ekintzek.
Larunbatean, 18 urtetik gorakoei zuzendutako irteera botanikoa egin zuten, Garbiñe Larreak gidatuta. Ibai bazterrak dituen berezitasunak ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, ingurune horretako sendabelarrak ikusiz eta horiek nola erabili ezagutuz.
Atzo, igandea, berriz, familiei zuzendutako sukaldaritza saioa egin zuten Ekoetxean, Koxinatu udako zaporeak familian izenekoa. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izan zen, eta bertako eta sasoiko sukaldaritzaren balioa familian ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, Maitane Cabezak gidatutako esperientzia praktiko, sortzaile eta gozagarri baten bidez.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)