Irailean emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Udako oporretatik bueltan, bederatzi ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, alegia–; eta horietatik zazpi saio euskaraz eskainiko dituzte.
Hauek dira irailean Azpeitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren zazpi ikastaroak:
- Ikasi Telegram bidez komunikatzen
- Sei ordu.
- Irailaren 14tik 16ra bitartean, 09:00etatik 11:00etara.
- Editatu bideoak zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Irailaren 7an eta 8an, 09:00etatik 11:00etara.
- Google maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
- Lau ordu.
- Irailaren 17an eta 18an, 09:00etatik 11:00etara.
- Musika aplikazioak zure smartphonean
- Bi ordu.
- Irailaren 25ean, 09:00etatik 11:00etara.
- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu
- Zortzi ordu.
- Irailaren 1etik 4ra, 11:00etatik 13:00etara.
- LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
- Sei ordu.
- Irailaren 9tik 11ra, 09:00etatik 11:00etara.
- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
- Lau ordu.
- Irailaren 21ean eta 22an, 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.