Aste honetan hasi da Donosti Cup 2026 futbol txapelketa, eta azken urteetan bezala, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian izango dira lehen faseko zenbait partida. Gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte neurketak han Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek. Gaur, 11:00etan jokatu dute txapelketako lehen partida zelai artifizialean, eta hain justu, Lengokoak eta Futbol First taldeak aritu dira parez pare. Berdinketarekin amaitu da neurketa: 2 eta 2, hain zuzen ere.
15.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta guztira, 2.254 partida jokatuko dituzte. Horretarako, Euskal Herriko 60 zelai baliatuko dituzte, tartean eskualdekoak. Aurtengo edizioak, gainera, marka guztiak hautsiko ditu, 32 herrialdetako 910 talde bilduko ditu eta. Hala, txapelketaren historiako ediziorik nazioartekoena izango da 2026. urtekoa. Guztira, nazioarteko 90 herrialdetako kideak bilduko ditu aurtengo txapelketak; esaterako, lehen aldiz parte hartuko dute Donosti Cupen Angolako, Hong Kongeko, Estoniako, Mongoliako, Malaysiako, Poloniako, Puerto Ricoko eta Uruguaiko taldeek.
Honako lotura honetan ikus daitezke Garmendipen jokatuko dituzten partiden egutegiak.