Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak saninazioetako zozketaren kanpaina jarri du martxan. Hilaren 19ra arte izango du indarrean merkatari elkarteak uztaileko kanpaina, eta bertan parte hartzeko, herritarrek elkarteko kide diren saltokietan erosketak egin eta papertxoak bete beharko dituzte.
Besteak beste, Azpeitian gozatzeko hamar esperientzia bikoitz, saninazioetako pilota partidetarako sarrerak, barraketarako fitxak eta zezenketetarako sarrerak zozkatuko dituzte.