Pilotako bi final jokatu zituzten atzo Iruñeko San Fermin jaien barruan, bietan aritu ziren Azpeitko pilotariak, eta bietan gelditu ziren txapelik gabe.
Labriten, Ados Pilotaren eskuzko binakako finala jokatu zuen Oihana Orbegozok, Leire Oskoz aurrelariarekin bikotea osatuta, Barrokal-Mendiburu bikotearen kontra. Oskozek eta Orbegozok ez zuten inongo aukerarik izan, Barrokal eta Mendiburu oso aise gailendu baitziren, 22-8.
Askoz estuagoa izan zen erremonteko San Fermin Torneoaren finala, baina han ere txapeldunorde izan ziren Xuban Oiarzabal Matxin III.a eta Ion Etxeberria: 35-33 irabazi zieten Otxandorenak eta Mitxeok.