Itzal bila baina ederki ospatu dute jubilatuek Xoxoteko beren eguna

Mailo Oiarzabal 2026ko uztailaren 11

Herritar boluntarioek jarritako 22 ibilgailutan banatuta igo dira gehienak Izarraizko tontorrera, baina bidea oinez egin dutenak ere izan dira.

Azpeitiko jubilatuek gaur ospatu dute aurtengo beren Xoxoteko Eguna.

Herritar boluntarioek jarritako 22 ibilgailutan banatuta igo dira gehienak Izarraizko tontorrera, baina bidea oinez egin dutenak ere izan dira.

Beroari aurre eginez eta itzal bila, baina ederki gozatu dute aterpearen bueltan jubilatuek hamaiketakoa, trikitilarien musikak girotuta.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide