Udako Musika Printzaken hurrengo bi hitzorduak, ostegunean eta ostiralean

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 13a

Olazko ermitaren kanpoaldea.

Osteguneko emanaldia Aitor Garitano tenorrak eta Ignacio Arakistain pianistak eskainiko dute, Olazko ermitan. Ostiralean, berriz, Urolako trena, mende batez gure bidaide kontzertu-performance ibiltaria eskainiko dute Garazi Navas musikariak eta Maite Lopez las Heras idazleak. Emanaldi horretarako sarrerak aurrez hartu beharko dira.

Aste honetan izango du jarraipena joan zen ostiralean hasitako Udako Musika Printzak musika zikloak. Bi emanaldi izango dira aste honetan, ostegunean eta ostiralean, hain zuzen ere, eta horiekin bukatuko da aurtengo edizioa.

Ostegunean, Olazko ermitan eskainiko dute kontzertua Aitor Garitano tenorrak eta Ignacio Arakistain pianistak; horiek hainbat euskal musikagileren piezak eskainiko dituzte 21:00etatik aurrera.

Ostiralerako berriz, emanaldi berezia prestatu dute. Urolako trena martxan jarri zutela 100 urte betetzen direla eta, Urolako trena, mende batez gure bidaide kontzertu-performance ibiltaria eskainiko dute Garazi Navas musikariak eta Maite Lopez las Heras idazleak, museotik Lasaora joan-etorria egingo duen trenean.

Emanaldi hori ere 21:00etan hasiko da, eta beste hitzorduetan ez bezala, hara joan nahi dutenek aurrez sarrera hartu beharko dute Kulturaz.euswebgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide