Hit Bound eta Sekule taldeek kontzertu bana eskainiko dute zapatuan

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 13a

Hit Bound musika taldeko kideak. (Utzitakoa)

19:00etan hasita, reggae eta rock estiloko musika zuzenean entzuteko aukera izango da Perez Arregi plazan, Hit Bound eta Sekule taldeen eskutik. 

Musikak girotuko du larunbat iluntzea Perez Arregi plazan. Izan ere,  Hit Bound eta Sekule taldeek kontzertu bana eskainiko dute han, 19:00etan hasita. 

Hit Bound taldeak reggae doinuak eramango ditu Perez Arregi plazara, 70eko eta 80ko hamarkadetako roots reggae jamaikarra lantzen baitute batez ere taldekideek. Azpeitiko, Azkoitiko eta Donostiako zortzi musikarik osatzen dute Hit Bound.

Sekule taldea, berriz, bost azpeitiarrek osatzen dute. Rock estiloko musika lantzen dute, eta larunbateko kontzertua berezia izango dela aurreratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide