Eduki babestua

NKN inmobiliaria: gertutasuna, konfiantza eta profesionaltasuna

Erredakzioa 2026ko uztailaren 17a

David Azanza eta Nekane Gorrotxategi.

Esperientzia, gertutasuna eta pertsonetan oinarritutako arreta; horiek dira Azpeitian zabaldu duten etxe agentzia berriaren ardatzak. Donostiako Fox Gestion enpresaren babesa du horretarako.

Etxebizitza bat erostea, saltzea edo alokatzea bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat izan ohi da. Horregatik, funtsezkoa da prozesu horretan bidelagun egokia izatea. Premisa horrekin jaio da NKN inmobiliaria, Azpeitiko higiezinen agentzia berria, Donostiako Fox Gestion enpresaren esperientzia eta babesa oinarri hartuta.

Nekane Gorrotxategiren proiektu berriak helburu argia du: bezeroei arreta pertsonalizatua eskaintzea eta higiezinen munduan sortzen diren behar guztiei erantzun integrala ematea. Izan ere, agentziaren filosofiaren erdigunean pertsonak daude, eta horrek egiten du berezia eskaintzen duen zerbitzua.

NKN inmobiliariak higiezinen sektoreko zerbitzu ugari eskaintzen ditu. Etxebizitzen salmenta eta alokairua kudeatzeaz gain, merkatuaren balorazioak egiten ditu, erosleei eta saltzaileei aholkularitza eskaintzen die, eta prozesuarekin lotutako dokumentazio eta izapide guztiak koordinatzen ditu. "Helburua bezeroari bidea erraztea da. Horregatik, eragiketa bakoitza modu pertsonalizatuan lantzen dugu, xehetasun guztiak zainduta eta une oro informazio argia eskainita”, azaldu du arduradunak.

Esperientzia, gertutasunarekin

Etxe agentzia berriak Donostiako Fox Gestionen babesa du, 30 urte baino gehiagoko esperientzia eta sektorearen ezagutza zabala dituen enpresarena. Horrek bezeroei berme gehigarria eskaintzen die, merkatuaren ezagutza eta kudeaketa profesionala uztartzen baitira. Fox Gestioneko David Azanzak azaldu duenez, higiezinen arloko zerbitzua ez ezik, aholkularitza fiskala ere eskaintzen dute Cristina Abrisqueta ekonomian adituari esker: "Abrisquetaren ezagutzari esker, gainkostu asko saihesten dizkiegu gure bezeroei. Gainera, herentzietan, fakturazioetan edota errentaren aitorpenak egiten esperientzia zabala dugu. Bezeroaren lasaitasunerako edozein kudeaketa ekonomiko egin dezakegu”.

Cristina Abrisqueta.

Baina, aldi berean, Azpeitian kokatutako bulegoak tokiko ikuspegia eta gertutasuna eskaintzen ditu. Ingurunea ezagutzeak eta bezeroekin harreman zuzena izateak balio erantsi handia ematen dio eskaintzen duten zerbitzuari.

NKN inmobiliariaren bereizgarrietako bat bezeroarekiko harremana da. Agentzian argi dute etxebizitza baten atzean pertsonak, proiektuak eta ilusioak daudela. Horregatik, entzutea, ulertzea eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzea dituzte eguneroko lanaren oinarriak.

"Profesionaltasuna, gardentasuna eta konpromisoa dira taldearen jardunaren ardatzak. Ez dute soilik higiezinen bitartekaritza egiten; bezeroei lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzen dizkiete erabaki garrantzitsuak hartzeko unean".

NKN etxe agentziak kalitatezko zerbitzuaren, gertutasunaren eta lan onaren aldeko apustua egin nahi du. "Etxebizitza bat bilatzen dutenentzat nahiz euren ondasuna saldu edo alokatu nahi dutenentzat, konfiantzazko laguntzaile izatea da erronka. Dirua oinarri izan beharrean, ondo egitea da helburua", borobildu du Gorrotxategik.

Donostiako Fox Gestion.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide