Aranzadik hasi ditu Munoaundi herri harresituko indusketa lanak

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 15a

Munoaundiko indusketa lanak, gaur. (Ane Olaizola)

Astelehenean hasi zituzten indusketa lanak Burdin Aroko herri harresituan, eta larunbatera arte iraungo dute. Aurten, harresiaren zati bat zein etxebizitzak egon ziren eremua ari dira aztertzen. 

Izaro Quevedo arkeologoaren zuzendaritzapean, Aranzadi zientzia elkarteak hasi da Azkoitia eta Azpeitia arteko Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua induskatzen, 21. aldiz. Astelehenetik ari dira aztarnategian lanean hamar bat lagun, eta aurten induskatzen ari direnak arkeologo profesionalak izanik, astebete baino gutxiagoan gauzatuko dituzte lanak; izan ere, larunbatean amaituko dute aurtengo ekinaldia. 

Sei hektareako muino horretan, Arazanzadik indusketarako zabalik dituen hiru eremuetako bigarrenean ari dira arkeologoak duela 2.500 urte herri antolatu hartan bizi izan zen gizakiaren informazioaren bila; hau da, hego-mendebaldera begira dagoen 400 metro koadroko gunean, harresiaren puska bat zein etxebizitzak egon ziren zatia ari dira aztertzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide